Bilboko Abando auzoko orube baterako ideia urbanistiko jasangarrien lehiaketa
Zergaitik lehiaketa? Aurrekari gutxi batzuk..
Orubea Bilboko Zabalgunean dago, Heros, Barrainkua eta Lersundi kaleen artean. Lehen eraikin bat zegoen (eraitsia), hasiera batean Karmeldarrena, eta ondoren BAM (Begoñako Andra Mari) unibertsitate-eskolak erabili zuen. Laster eraikin masibo bat egingo da (zortzi solairuko bloke bat), Bilboko Gotzaindegiak sustatua.
Abando Habitable auto- elkarteak bere garaian borrokatu zuen bertan zeuden eraikina eta lorategidun patioa babesteko. Dagoeneko ez dago horrelakorik, baina orubea ez da oraindik eraikuntza berriko lanek okupatzen hasi.
Nork antolatzen du lehiaketa?
Abando Habitable auzo-elkarteak antolatu du lehiaketa, eta jasotako proposamenak datorren udazkenean jarriko dira ikusgai Abando-Indautxu Barrutiko Zentroan eta Elkartearen webgunean.
Zeintzuk dira lehiaketaren helburuak?
Elkartea ideiak aurkitzeko mugitzen da, helburua delarik orubean gertatzen ari den hirigintza-eraldaketak hiru baldintza betetzea. Hain zuzen:
- Auzoan hurbileko berdegunerik ez egoteari aurre egitea.
- Cervantes ikastetxe publikoak ahalik eta eguzki-argi gehien jasotzen jarraitu behar du.
- Hirigintza-eraldaketa hau edonolakoa izanik ere, Bilborentzatjasangarritasun-erreferentzia izan beharko litzateke.
Helburua da etorkizuneko erabakiak bidera ditzaketen proposamenak biltzea, beste etorkizun batzuk imajinatu ahal izateko.
Nori zuzenduta dago?
- A taldea Ikasleak. Edozein mailatako ikasleak, lehen hezkuntzatik batxilergora.
- B taldea Bizilagunak. Edonork parte har dezake, ez du zertan auzoan bizi, eta ez du gaian aditua izan behar.
- C taldea Adituak (arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, paisajistak). Aipatutako espezialitateetako ikasleak ere izan daitezke.
Nola parte hart dezaket?
- Talde guztiek irudietan oinarrizko ideia batzuk islatu behar dituzte edo/eta lehiaketaren xedearekin lotutako testu labur bat aurkeztu, nahi den hirigintza-alternatiba ikusarazteko.
- Proiektua egin aurretik «Jarraibideak lortu nahi diren helburuak zure proposamenak lortu ditzan» atala irakurtzeagomendatzen da.
- Lehiaketaren oinarriak, parte-hartzaileen eskura jartzen ditugun materialak eta xehetasun guztiak HEMEN daude.