El TSJPV admite a trámite el recurso contra la Operación Obispado-Mutualia-Murias

La Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, ha decidido admitir a trámite el recurso presentado en julio por Ekologistak Martxan contra el acuerdo de aprobación definitiva del Estudio de Detalle de la parcela delimitada por las calles Barrainkua, Heros y Lertxundi, en la que se encuentra la Escuela de Magisterio Begoñako Andra Mari, adoptado por el Pleno municipal del Ayuntamiento de Bilbao en sesión de 28 de febrero de 2019 y publicado en el BOB núm. 131 de 10 de julio de 2019. El fundamento principal del recurso radica en la ausencia de la Evaluación Ambiental Estratégica que la tramitación del referido Estudio de Detalle requiere de conformidad con la normativa aplicable.

Asimismo, en el recurso se solicitaba la suspensión de la concesión de licencias que pudieran solicitarse sobre la parcela. A la espera de la pronunciación del TSJPV sobre esta medida cautelar, valoramos de manera muy positiva la admisión a trámite del recurso y reiteramos, más allá de las exigencias legales cuyo cumplimiento reclamamos, la necesidad de espacios libres de proximidad en el barrio de Abando. El propio Avance del PGOU de Bilbao (2016) establecía dicha necesidad, y señalaba la zona donde se ubica el Colegio Público Cervantes “sin cobertura de la población a parques de proximidad”. 

Por otro lado, si bien el traslado de la Escuela de Magisterio BAM y el derribo del edificio de las Carmelitas por el momento se han retrasado, ya que tenían previsto realizarlos este verano, el Obispado continúa con la Operación, como lo demuestra la reciente solicitud de licencia de construcción que ha presentado ante el Ayuntamiento.

Por todo ello, desde Ekologistak Martxan junto con la Plataforma Vecinal por un Abando habitable y saludable, la Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, y el resto de asociaciones en defensa de la educación pública, la cultura y el patrimonio que están colaborando, seguimos adelante con la movilización para detener el proyecto del Obispado-Mutualia-Murias que tantos impactos negativos tendría sobre el barrio y el Colegio Cervantes.

EAEJAN-ak izapidetzeko onartu du Apezpikutza-Mutualia-Murias-en kontrako errekurtsoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien epaimahaiak, Ekologistak Martxan taldeak uztailean jarritako errekurtsoa izapidetzeko onartzea erabaki du.

Begoñako Andra Mari (BAM) Irakasleen Unibertsitate Eskola, Barrainkua, Heros eta Lertxundi kaleek mugatutako orubean kokatuta dago. Lursail honetarako aurkeztutako xehetasun-azterketa (2018-062070 fitxategia) Bilboko Udal Osoko Bilkurak onartu zuen 2019ko otsailaren 28an eta 2019ko uztailaren 10eko BOBeko 131.zenbakian argitaratu zen. Xehetasun-azterketa hau onartzeko akordioaren aurka, Ekologistak Martxan-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-prozesua aurkeztu zuen, legeak eskatzen duen Ingurumen-ebaluazio estrategiko azterketarik ez zeukalako.

Halaber, errekurtsoan, orube honetan ekintzak burutzeko lizentziarik ez onartzeko eskaera egiten zen. EAEJAN-ak, oraindik, kautelazko neurri honetaz iritzirik eman ez badu ere, oso positiboki baloratzen dugu errekurtsoa izapidetzeko onartzea eta behin eta berriz esaten dugu Abandoko auzoan hurbiltasuneko eraikuntzarik gabeko-gune publikoak behar direla. Bilboko Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren aurrerapenak (2016) behar hori aipatzen zuen eta Cervantes eskola publikoa kokatzen den inguruan biztanleek hurbiltasuneko parkeen gabezia dutela seinalatzen zuen.

Beste alde batetik, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren lekualdaketa eta, egun, orubean dagoen eraikinaren eraisketa atzeratu badira ere (ekintza hauek joan den udarako aurreikusita zeuden), apezpikutzak operazioarekin aurrera egiten du. Udalean berriki aurkeztutako eraikitze lizentzia, honen adierazgarri da.

Honengatik guztiagatik, auzoan eta Cervantes eskolan hain eragin negatiboak izango dituen Apezpikutza-Mutualia-Murias-en operazioa gelditzeko, mobilizazioekin jarraitzen dugu Ekologistak Martxan taldeak, Abando Osasuntsu eta Bizigarria auzokideon plataformak, Bilboko Auzo-elkarteen Federazioak eta gurekin elkarlanean ari diren hezkuntza publikoa, kultura eta ondarearen alde lan egiten duten elkarteek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *