Zentzumenen lorategia

Abandoko txoko baterako ideia iraunkorrak

Neguan argia eta udan itzala duen zuhaitzez betetako plaza batean pentsatzen dugu, usain gozoko lore eta landareak  nahiz lur hezearen usaina dituen plaza; soinu atseginekin, txorien txioekin eta uraren murmurioarekin… Kalitate arkitektoniko handiko eraikin bat ere egon liteke, lekuan integratua eta hirian jasangarritasunaren erreferentea izango litzatekeena.

Zer da «zentzumenen lorategia» ideia-lehiaketa?

Bilboko Abando auzoko orube1 baterako ideia urbanistiko jasangarrien lehiaketa da.

Nork antolatzen du lehiaketa?

Abando Habitable2 auzo-elkarteak antolatu du lehiaketa, eta jasotako proposamenak datorren udazkenean jarriko dira ikusgai Abando-Indautxu Barrutiko Zentroan eta Elkartearen webgunean.

Zerk kezkatzen du elkartea?

Gaur egun, orubean zortzi solairuko bloke bat eraikitzeko plan bat dago. Aurrera eginez gero, auzoak hainbeste behar duen hurbileko parkea3 sortzeko aukera galduko litzateke, eta, gainera, lursailaren parean dagoen eskola4 publikoko gelek beti jaso duten eguzki-argia galduko lukete.

Zer asmorekin antolatu da lehiaketa?

Elkartea ideiak aurkitzeko mugitzen da, helburua delarik orubean gertatzen ari den hirigintza-eraldaketak hiru baldintza betetzea. Hain zuzen:

  1. Auzoan hurbileko berdegunerik ez egoteari aurre egitea.
  2. Cervantes ikastetxe publikoak ahalik eta eguzki-argi gehien jasotzen jarraitu behar du.
  3. Hirigintza-eraldaketa hau edonolakoa izanik ere, Bilborentzat jasangarritasun-erreferentzia izan beharko litzateke.

Lehiaketara aurkeztutako ideiek etorkizuneko erabakiei bidea erakutsi diezaiekete, baita auzotarrei  itxaropenari eusteko aukera eman ere, inplikatutako guztientzat, haurrentzat, bizilagunentzat, jabeentzat eta Udalarentzat … konponbide egokia aurkitzeko itxaropena hain zuzen ere.

Nori zuzenduta dago lehiaketa?

  • A taldea Ikasleak. Edozein mailatako ikasleak, lehen hezkuntzatik batxilergora.
  • B taldea Bizilagunak. Edonork  parte har dezake, ez du zertan auzoan bizi, eta ez du gaian aditua izan behar.
  • C taldea. Adituak (arkitektoak, artistak, diseinatzaileak, paisajistak). Aipatutako espezialitateetako ikasleak ere izan daitezke.

Nola parte hartu?

Parte hartzeko hiru modu daude, lehiakidearen taldearen arabera aldatzen direnak. (Ikusi dagozkion atalak).

Zer egin behar da?

Talde guztiek honako hauek egin behar dituzte:

  • Nahi den hirigintza-alternatiba erraz ikusteko moduan azaltzea, oinarrizko ideiak irudietan erakutsiz.

Proiektua egin aurretik, “Jarraibideak, lortu nahi diren helburuak zure proposamenak lortu ditzan.» atala irakurtzea gomendatzen da,

  • Beste aukera bat izango litzateke lehiaketaren xedearekin zerikusia duen testu laburren bat aurkeztea.

Nola parte hartzen du A taldeak? Ikasleak

Modalitate honetan parte hartzeko bi modu daude: ikasleak dauden ikastetxearen bidez edo, bestela, nork bere kabuz.

Ideia-lehiaketa bat da, zuen ikasleek marrazki batekin irudika dezaten Abando auzoko orube baterako etorkizun berde eta jasangarriagoa.

Lan irabazlearen saria, eskola-materialerako 50 €-ko kupoia, hautatutako obren erakusketaren inaugurazio-ekitaldian emango da.

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 30era arte. (Luza daiteke)

Bidali beheko datuak helbide honetara: info@abandohabitable.org

  • Taldea: A
  • Irakasle arduradunaren izen-abizenak:
  • Parte-hartzailearen izena:
  • Ikastetxea:
  • Harremanetarako helbide elektronikoa:
  • Harremanetarako telefonoa:

Irudiak edo testuak egitea

Irudiak lehiakideak gogokoen duen teknikatik sor daitezke. (Ordenagailuz lagundutako marrazkia,  arkatzez nahiz  tintaz, akuarelaz, fotomuntaiaz, digitalez eta abarrez era librean  egindako xaflak. Halaber, kartoiz edota plastilinaz egindako maketaren bat ere egin liteke).

Prozedura analogikoak aukeratuz gero, emaitzen argazkiak atera edo eskaneatu egin beharko lirateke formatu digital hauetako batean: pdf, jpg edo PNG.

Irudiek formatu etzana izan behar dute, DIN A4, A3 eta gutxienez 150 pixeleko bereizmena izan behar dute hazbeteko.

Irudiak PDF formatuan bidaltzen badira, orriak solte edo lotuta egon daitezke.

Irudiak entregatzea

Ideiak garatu ondoren, helbide honetara bidali: info@abandohabitable.org parte-hartzaileen datuak adieraziz.

 Jatorrizko lanak entregatzea ere posible da. Horretarako,  idatz iezaguzu “email” bat eta jasotzeko hitzordua adostuko dugu zurekin.

Nola parte hartzen du B taldeak? Bizilagunak

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era arte. (Luza daiteke)

Bidali beheko datuak helbide honetara: info@abandohabitable.org

  • Taldea: B
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak:
  • Harremanetarako helbide elektronikoa:
  • Harremanetarako telefonoa:

Irudiak edo testuak egitea

 Irudiak lehiakideak gogokoen duen teknikatik sor daitezke. (Ordenagailuz lagundutako marrazkia,  arkatzez nahiz  tintaz, akuarelaz, fotomuntaiaz, digitalez eta abarrez era librean  egindako xaflak. Halaber, kartoiz edota plastilinaz egindako maketaren bat ere egin liteke).

Prozedura analogikoak aukeratuz gero, emaitzen argazkiak atera edo eskaneatu egin beharko lirateke formatu digital hauetako batean: pdf, jpg edo PNG.

Irudiek formatu etzana izan behar dute, DIN A4, A3 eta gutxienez 150 pixeleko bereizmena izan behar dute hazbeteko.

Irudiak PDF formatuan bidaltzen badira, orriak solte edo lotuta egon daitezke.

Irudiak entregatzeaBidali irudiak edo testua posta elektronikoz helbide honetara: info@abandohabitable.org parte-hartzaileen datuak adieraziz.

Nola parte hartzen du C taldeak? Adituak

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era arte. (Luza daiteke)

Bidali beheko datuak helbide honetara: info@abandohabitable.org

  • Taldea: C
  • Egiten duen lanbide-jarduera edo egiten dituen ikasketak:
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak:
  • Harremanetarako helbide elektronikoa:
  • Harremanetarako telefonoa:

Partaideek lehiaketaren xedearekin lotutako testu labur bat ere idatz dezakete.

Irudiak edo testuak egitea

Irudiak norberak gogokoen duen bidez egin daitezke. Prozedura analogikoak zein digitalak erabil daitezke. Prozedura analogikoak aukeratuz gero, emaitzen argazkiak egin edo, bestela, eskaneatu egin beharko lirateke formatu digital hauetako batean: pdf, jpg edo PNG.

Egindako lana entregatzea

Bidali irudiak edo testua posta elektronikoz helbide honetara: info@abandohabitable.org parte-hartzaileen datuak adieraziz.

Non erakutsiko dira aurkeztutako lanak?

Aukeratutako materialekin erakusketa bat egingo da Barrainkua Udal Zentroan (Abando Barrutia Udal Bulegoa), Barrainkua, 5.

 Erakusketaren inaugurazioarekin batera, etorkizun hurbileko hiriari buruzko hitzaldiak eta eztabaidak egitea aurreikusten da. Proposamenak elkartearen webgunean abandohabitable.org  eta sare sozialetan ere ikusgai izango dira.

Nola eskertuko da zure ahalegina?

Erakusketa inaugurutzean, hautatutako parte-hartzaile guztiak gonbidatuko ditugu, eta diploma bana emango diegu parte hartu izana ziurtatu eta eskertzeko.

Obrak aukeratzeko, arkitekturaren, artearen edo gaiarekin lotutako beste lanbide
batzuen arloan ospe handia duten hiru kidek osatutako epaimahaia izendatuko
da.
A Taldeko lan irabazlearen saria, eskola-materialerako 50 euroko kupoia,
inaugurazio-ekitaldian emango da.

Ematen diren materialak

Material guztia lehiaketaren webgunean dago eskuragarri: https://abandohabitable.org/concurso-ideas

Esta es la unibación de la parcela en el plano.

Jarraibideak, lortu nahi diren heburuak zure proiektuak lortu ditzan

Abando Habitable elkartearen nahiak kontuan hartzea:

  1. Auzoak ez dezala galdu hurbileko berdegune bat edukitzeko azken aukera.
  2. Cervantes ikastetxeak gaur egun jasotzen duen argi naturalari eustea.
  3. Proiektua hiriko eraldaketa jasangarriaren erreferente bihurtzea.

Bi aukera dituzu (biak aurkez daitezke)

  • A aukera Orube osoa hartzen duen hurbileko gune berdea.
  • B aukera Hurbileko berdegunea eta eraikina.

Kontuan hartu beharreko zenbait ezaugarri

Hurbileko berdegunea diseinatzeko

Espazioak natura sentitzen den leku bat izan beharko luke.

Zentzumenetan pentsatzea.

  • Usaimena: loreak, landareak, lur hezea…
  • Ikuspegia: aniztasun kromatikoa: loreak, zuhaitzak (argia neguan, itzala udan.)
  • Soinua: inguruko zaratetatik isolatzea, uraren soinua, txoriak…
  • Ukimena: hiri-altzarietan erabiltzen diren materialak, zoladurak, landareak…
  • Gustua: horretaz ondo arduratzen dira jada inguruko establezimendu gastronomiko ugariak, baina ideiak erants daitezke.

Eraikina diseinatzeko.

Berdegunearekin multzo bakarra osatuko luke, ingurunean integratua. Haren bolumena ez litzateke BAM eskola zaharra baino handiagoa izan behar, baina edozein eratan antola liteke, beti ere Cervantes ikastetxeko gelen gainean itzalik jartzen ez badu. Ingurumena errespetatu behar du, energia-eskaera txikia izan behar du, kontu handiz tratatu behar ditu euri-urak eta hondakin-urak, material berriztagarriak erabili behar ditu.

Ohar argigarriak

1 Bilboko Zabalgunean dago orubea, Heros, Barrainkua eta Lersundi kaleen artean. Lehen eraikin bat zegoen (dagoeneko eraitsia), hasiera batean ikastetxe batek okupatu zuena, Karmeldarrenak hain zuzen, eta, ondoren, BAM unibertsitate-eskolak (Begoñako Andra Mari) erabili zuen.

2 Abando Habitable y Saludable Elkarteak, bere garaian, eraikina, ehun urteko palmondoak eta lorategi-patioa babesteko borrokatu zuen. Dagoeneko ez da ezer geratzen, baina eraikuntza berriko obrak oraindik ez dira orubea  okupatzen hasi.

 3 Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko informazio-memorian eta orubea birkalifikatu aurretik idatzitako HAPOren Aurrerapenean, inguruan hurbileko berdegunerik ez zegoela antzeman zen. Eta helburu hau zuen: “Gutxieneko berdegune bat erreserbatzea biztanle bakoitzeko, pertsonen ongizate fisiko eta emozionalean dituen onurengatik eta ingurumenean eta hiri-biodibertsitatean duen funtsezko eginkizunagatik”

4 Cervantes ikastetxe publikoa hartzen duen eraikina 1905eko maiatzaren 9an inauguratu zuten Enrique Epalza eta Gregorio Ibarreche arkitektoek. Ricardo Bastidak hartu zuen parte obren zuzendaritzan, udal arkitekto gisa hasi zenean.